50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

152/2005 EBAZPENA, otsailaren 28koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, irakaskuntzako erdi eta goi mailetan 2004/2005 ikasturteari dagokion Beka eta Laguntzen Deialdi Orokorra behin-behinekoz bukatutzat ematen duena.

Ikusirik Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak 2004/2005 ikasturteari dagokion Beka eta Laguntzen Deialdi Orokorraz, hau da, abuztuaren 27ko 234/2004 Foru Aginduaren bidez onetsi eta 2004ko irailaren 10eko 109. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen hartaz, emandako behin-behineko ebazpenaren haritik aurkeztu duen txostena.

Abuztuaren 27ko 234/2004 Foru Aginduaren 11.1 eta 14.1 arauak betez,

EBATZI DUT:

1. Erdi eta goi mailetan ikasketarako beka jasotzeko eskubidea hasiera batez onartzea, bidezko erreklamazioak galarazi gabe, I. eranskinean aipatzen diren ikasleei.

2. Foru Agindu honen II. eranskinean aipatzen diren ikasleen beka eskabideak, deialdiko baldintzak ez betetzeagatik, behin-behinekoz ukatzea, harik eta argibide osagarriak biltzeko lanak bukatu arte eta arauzko epe eta moduan aurkeztutako beka edo laguntza espedienteen berrikusketa eskabideak ebatzi arte. Jasotako eskabide eta agirien zuzentasuna egiaztatu ahala, bekak eman eta ordaindu eginen dira, hala badagokie.

3. Errenta tarte bakoitzagatiko zenbatekoak, bai eta ikasketa, garraio, jantoki eta bizitokirako beka edo laguntzen kontzeptuagatikoak eta laguntza bereziei dagozkienak ere, aipatu deialdiaren 10. arauan ezarritakoak izanen dira.

4. Onuradunei ordaindu beharreko zenbatekoa zehatza izanen da, Nafarroako Gobernutik dagokien laguntzari Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak edo Eusko Jaurlaritzak emandako bekaren zenbatekoa kenduta gelditzen dena, aipatu deialdiaren 10. arauan ezarritakoarekin bat etorriz.

5. Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari behar diren kudeaketak egiteko baimena ematea, interesatuei eman edo ukatu zaizkien beka eta laguntzak jakinarazteko, behar diren administrazio egiaztapenak egiteko, Ekonomia eta Ogasun Departamentuan onuradunen alde ordainketa aginduak luzatzeko eta beka edo laguntza espedienteen berrikusketa eskabideei buruzko ebazpena emateko.

6. Aipatu deialdiaren 14. araua betetzearren, I. eta II. eranskinetan biltzen diren eskatzaileek esleipen irizpideak oker ezarri zaizkiela uste badute, edo laguntza jaso duen beste izangairen batek baino eskubide gehiago dutela iruditzen bazaie inguruabar ekonomiko eta akademikoengatik, beren beka edo laguntza espedientearen berrikusketa eskatzen ahal dute, hilabeteko epearen barnean, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina. Eskaria Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari zuzenduko zaio. Zerbitzu horrek, halaber, ofizioz berrikusi ahalko ditu, Beka eta Laguntzetarako 2004/2005 ikasturteko Deialdi Orokorrean aurreikusitakoaren arabera akats edo hutsen bat duten espedienteak.

7. 2004/2005 ikasturteko Deialdi Orokorrari dagozkion beka eta laguntzen kanpaina 2005eko irailaren 30ean bukatuko da behin betikoz. Espediente edo erreklamazioren bat geroago ebazten bada, 2005/2006 ikasturteko bekekin batera ordainduko da.

8. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzea Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuaren txostena jaso ondoren behar diren libramenduak luza ditzan, 2005eko aurrekontuko "Irakaskuntza ertainetarako eta goi mailakoeta ikasketetarako beka eta laguntzak" izeneko 410002 41150 4800 323100 kontusailaren kargura.

9. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea eta ebazpen honen eranskinak jendaurrean jartzea honako tokiotan:

_Nafarroako Gobernuko Jendearendako Argibide Bulegoa, Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña.

_Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusiko Argibide eta Agiri Bulegoan Iruñeko Santo Domingo kalean, z.g.

10. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Ikasketetarako Laguntzen Atalera, Beka Bulegora eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora.

Iruñean, 2005eko otsailaren 28an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0504344