50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

133/2004 EBAZPENA, otsailaren 24koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan egoera sozioekonomiko ahulean dauden ikasleei 2004/2005 ikasturtean laguntzeko baliabide materialen esleipen eta kontzesioa ebazten duena, maiatzaren 11ko 118/2004 Foru Aginduaren bidez onetsitakoaren arabera.

Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzuko zuzendariak maiatzaren 11ko 118/2004 Foru Aginduaren bidez onetsitako deialdi publikoa ebazteko txostena eta proposamena aurkeztu ditu.

Proposamenak barne hartzen ditu, gizarte edo kultur egoera ahulean egonda, hezkuntza sisteman sartu, iraun eta aurrera egiteko zailtasunak dituzten ikasleentzat oso-osorik bideratuko diren baliabideak.

Maiatzaren 11ko 118/2004 Foru Aginduaren 1. eranskineko 9. atalean ezarritakoari jarraikiz eta Hezkuntza kontseilariak uztailaren 16an emandako 356/2003 Foru Aginduaren bidez eskuordetuak ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

2. Gizarte edo kultur egoera ahulean dauden ikasleak integratzeko trabak hein batean arintzeko, 2004/2005 ikasturterako baliabide ekonomikoak ematea, hain zuzen, urtarrilaren 1etik 2005eko ekainaren 30era bitarterako; horien banaketa ebazpen honen 1. eranskinean ageri da.

Maiatzaren 11ko 118/2004 Foru Aginduaren 5.2 atalean ezarritako aurrekontu mugak ikusita, baliabide ekonomikoak banatzerakoan 381,62 euroko laguntza emanen zaio ikasle bakoitzari jantokirako ikasturte osorako.

2. Ikastetxe itunduek jantokirako jasotzen dituzten baliabide ekonomikoak bi hilean behin ordainduko dira.

3. Ebazpen honen bidez eman beharreko dirua, hots, 2.862,15 euro, 2005eko aurrekontuko "Ikastetxe itunduei laguntzak ematea immigraziorako eta kultur gutxiengoetarako" izeneko 423001-41610- 4811-322002 kontusailaren 20050040000090 baimenaren kargura finantzatuko dira.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

5. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau eta eranskina igortzea ikastetxe interesatuei, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari eta Hezkuntza Itunen Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2005eko otsailaren 24an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

I. ERANSKINA

Ikastetxe itunduetan egoera sozioekonomiko behartuan dauden ikasleei laguntzeko baliabide materialak. 2004/2005 ikasturtea

BURLATA IRABIA 1 190,81

ZIZUR TXIKIA SAN FERMIN IKASTOLA 4 763,24

IRUÑA SAN IGNACIO 2 381,62

LIZARRA SANTA ANA 6 1.144,86

ATARRABIA PAZ DE ZIGANDA 2 381,62

LAGUNTZAK, GUZTIRA 15 2.862,15

(*) Hilabete hauetarako jantokirako laguntza 190,81 eurokoa da ikasle bakoitzeko.

Iragarkiaren kodea: F0503526