50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

568/2005 EBAZPENA, apirilaren 6koa, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak emana, "Lurpeko linea berria, 13,2 KV-koa, S.T.R. Biurrun-Tiebas" izeneko proiektuaren okupazioaren aurreko aktak egiten dituena.

2004ko abuztuaren 12an, jendaurrean jarri ziren goi tentsioko instalazioarako administrazio baimena lortzeko eskaera, proiektuaren onespena eta onura publikoaren adierazpena, "Lurpeko linea berria, 13,2 KV-koa, S.T.R. Biurrun-Tiebas" proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera.

Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak, otsailaren 2ko 69/2005 Ebazpenaren bidez, proiektua onetsi zuen eta administrazio baimena eman zion, bai eta egiteko baimena ere. Halaber, instalazioaren onura publikoa onartu zen. Onura publikoaren adierazpen horrek berekin dakar ukituriko ondasunak presaz okupatu beharra, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. eta 53. artikuluek agindu bezala, Argindarraren Sektoreari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legeko 52., 53. eta 54. artikuluekin eta 1955/2000 Errege Dekretuko 144. artikuluarekin bat. Hori dela eta, dei egiten zaie ondasun haien titularrei okupatu aurreko aktak egiteko.

Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

Okupatu aurreko aktak egiteko datak finkatzea, baldintza hauei jarraituz:

1. Proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen titularrei, bai eta Tiebas-Muru Artederretako eta Biurrun-Olkozko alkateei, edo zinegotzi delegatuei, dei egitea, okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen eta, hala behar bada, behin betikoz okupatzekoak egiteko.

2. Aktak Tiebas-Muru Artederretako eta Biurrun-Olkozko udaletxeetan eginen dira, 2005eko maiatzaren 31n.

3. Aktak egiteko hurrenkera interesatu bakoitzari jakinaraziko zaio, banakako zitazio zedularen bitartez.

4. Ekitaldi horretara interesatu guztiek, baita ukituriko ondasunen gainean edozein eskubideren titular direnek ere agertu beharko dute, edo, bestela, behar bezala baimendutako ordezkaria bidali, titulartasuna frogatzen duten agiriak (eskritura publikoa, Jabetza Erregistroaren ziurtagiria eta abar) aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, perituak eta notarioa, ekar ditzakete, nork bere kontura.

5. Ana Cristina Díaz de Cerio Díez andrea eta Beatriz García El Busto andrea izendatzea Administrazioaren ordezkari, batak zein besteak okupatu aitzineko, adostasun, okupazio eta ordainketa aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak izenpe ditzan.

6. Desjabetzapen espedientean Iberdrola Distribución Eléctrica S.A.U. enpresa izanen da onuradun.

7. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Tiebas-Muru Artederretako eta Biurrun-Olkozko udaletxeetako iragarki oholetan. Argitalpen horiek Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59. artikuluko 4. idatz-zatian ezarritako ondorioetarako ere egiten dira.

Iruñean, 2005eko apirilaren 6an._Industria eta Merkataritza zuzendari nagusia, Enrique Díaz Moreno.

Iragarkiaren kodea: F0510344