50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

509/2005 EBAZPENA, apirilaren 13koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez finkatzen dira "Goi-hornidura. 2. fasea (Mendaurreko soluzioa)" izeneko proiektuaren aldaketak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko egunak.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, urtarrilaren 12ko 53/2005 Ebazpenaren bidez, "Goi-hornidura. 2. fasea (Mendaurreko soluzioa)" izeneko proiektuaren aldaketak ukituriko ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari hasiera eman zion eta jendaurrean jarri zituen, hamabost egunez, bai proiektua, bai ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda.

Epe hori amaiturik eta alegaziorik aurkeztu ez zenez, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, martxoaren 9ko 431/2005 Ebazpenaren bidez, aipatu proiektuaren aldaketa behin betikoz onetsi zuen.

Nafarroako Gobernuak, 2005eko apirilaren 4ko Erabakiaren bidez, presakoa deklaratu zuen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 41/2005 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Iturengo eta Zubietako udaletako alkateei dei egitea, 2005eko maiatzaren 10ean herriko etxe horietan ager daitezen, ukituriko ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak eta, beharko balitz, behin betiko okupaziokoak, egiteko.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua edo/eta notarioa eraman ditzakete, euren kontura betiere.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Iturengo eta Zubietako udaletxeetako iragarki oholetan argitaratuko da; ukitutako titularrei banakako zitazio zedularen bitartez jakinaraziko zaie, eta adieraziko argitalpen hau Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea denean.

Iruñean, 2005eko apirilaren 13an._Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Angel Serrano Azcona.

Hitzordua: 13:00. Titularra: Carlos Martín Urroz Urroz jauna. Helbidea: ezezaguna. Finkaren kodea: IT-115/5. Poligono zenbakia: Ituren 3. Lurzati zenbakia: 319.

Iragarkiaren kodea: F0510518