50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

AKATS ZUZENKETA, martxoaren 23an Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emandako 286/2005 Foru Aginduarena. Haren bidez "Martzillako La Azucarera industrialdeko kalearen gaineko oinezkoendako zaldaina" proiektuari onespen teknikoa eman eta proiektu horrek ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean paratu ziren. Zerrenda hori foru agindu horretako eranskinean ageri zen.

Martxoaren 23ko 286/2005 Foru Agindua 2005eko 43. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 11n. Argitalpen horretan akats bat atzeman denez, bidezkoa da aipatu foru aginduaren zuzenketa argitaratzea.

Honela dioen tokian:

3. Proiektua eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean paratzea.

Honela behar du:

3. Proiektua, ukituriko ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera, jendaurrean jartzea 30 egun baliodunean. Epe horretan edozeinek aurkeztu ahal izanen ditu nahi dituen ohar edo alegazioak, bai eta argitara emandako zerrendan egin diren akatsak zuzentzeko behar diren datuak ere, idatziz. Horretarako, interesatuek aztergai izanen dituzte lurzatien planoak Nafarroako Gobernuaren Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuan eta Martzillako udaletxean.

Iruñean, 2005eko martxoaren 23an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0510608