50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

NAFARROAKO PARLAMENTUA. Parlamentu-kudeaketarako konponbide informatiko bat garatu, instalatu eta abian jartzeko laguntza teknikoa adjudikatzeko erabakia.

Nafarroako administrazio publikoen kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97.3 artikuluan xedatutakoa betez, iragartzen da Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2005eko martxoaren 14an hartutako Erabakiaren bidez, honako kontratu hau adjudikatu duela:

_Kontratuaren xedea: Parlamentu-kudeaketarako konponbide informatiko bat garatu, instalatu eta abian jartzeko laguntza teknikoa kontratatzea.

_Mota: Lehiaketa publikoa.

_Prezioa 183.280 euro, tributuak eta errekarguak barne.

_Adjudikazio-hartzailea: Azertia Tecnologías de la Información, SA.

Iruñean, 2005eko martxoaren 16an._Lehendakaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: F0504975