50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

65/2005 FORU AGINDUA, apirilaren 11koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana. Hauteskunde partzialak deitzen ditu "Lodosako Pikillo Piperra" jatorrizko deituraren Kontseilu Arau-emailea berritzeko.

Formazko eginkizun batzuk gorabehera, bukatua da jada Nafarroako lurraldean elikagaien kalitatezko deituren Kontseilu Arau-emaileak berritu edo eratzeko hauteskunde prozesua, ekainaren 21eko 100/2004 Foru Aginduaren bidez iragarria. Horren bidez, Kontseilu horietako kideak hautatu dira.

Hala ere, kontseilu batean ez dira kide guztiak hautatu. Izan ere, "Lodosako Pikillo Piperra" jatorrizko deituraren C erroldari zegozkion postuak betetzeko ez da hautagai zerrendarik aurkeztu.

Hortaz, bidezko da bi kontseilukide postu horiek betetzeko hauteskundeetarako deia egitea. Horrenbestez, ikusirik Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44.25 artikulua eta nekazaritza, abeltzaintza eta elikadura arloko eginkizun eta zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzeko abenduaren 18ko 2654/1985 Errege Dekretuan xedatutakoa,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Hauteskunde partzialak deitzea "Lodosako Pikillo Piperra" jatorrizko deituraren Kontseilu Arau-emailea berritzeko. Haietan hautatu eginen dira C erroldako kideak, hau da, Kontseilu Arau-emailearen elaboratzaileen erregistroan inskribatutako manipulatzaile eta merkaturatzaileak, B erroldan sartzen ez direnak.

2. artikulua. 1. Hauteskunde prozesuak koordinatu eta kontrolatuko dituzten hauteskunde batzordeetako kideak eta haien eginkizunak ekainaren 21eko 100/2004 Foru Aginduaren bidez deituriko hauteskundeetako berberak izanen dira, hau da, "Lodosako Pikillo Piperrak" jatorrizko deituraren Kontseilurako eratutakoa eta Hauteskunde Batzorde Nagusia.

2. Halaber, hautesleak eta hautagaiak zehazteko zentsuak ekainaren 21eko 100/2004 Foru Aginduaren bidez araututako hauteskunde prozesurako behin betikoz onetsitako berberak izanen dira.

3. artikulua. Bozketarako, hauteskunde mahai bat izanen da Nekazaritza, Abeltzaintza, eta Elikadura Departamentuaren San Adriango bulegoan (Nafarroa), Pelayo Sola karrikako 9an.

4. artikulua. Hauxe da hauteskundeetarako egutegia:

_Hautagaiak aurkeztea: 2005eko maiatzaren 16ra bitarte, hura ere barne.

_Hautagaiak aldarrikatzea: maiatzaren 18a.

_Hautagaiak aldarrikatzearen inguruan erreklamazioak aurkezteko epea: maiatzaren 23ra arte, hori ere barne.

_Aurreko erreklamazioak ebaztea: maiatzaren 25a.

_Ebazpen horren gaineko errekurtsoak Hauteskunde Batzorde Nagusian aurkeztea: maiatzaren 30era arte, hori ere barne.

_Hauteskunde Batzorde Nagusiak errekurtsoak ebaztea: ekainaren 2a.

_Hauteskunde mahaietako kideak izendatzea eta interesatuei jakinaraztea: maiatzaren 25a.

_Hauteskunde mahaietako kide ezin izatearen arrazoiak Hauteskunde Batzordeetan alegatzea: maiatzaren 30era arte, hori ere barne.

_Alegaturiko arrazoiak ebaztea: ekainaren 1a.

_Mahaiak eratzea eta boza ematea: ekainaren 6a.

_Batzordekideak aldarrikatzea: ekainaren 7a.

_Errekurtsoak aurkeztea Hauteskunde Batzorde Nagusian batzordekideak aldarrikatzearen gainean: ekainaren 22ra arte, hori ere barne.

_Aurreko errekurtsoak ebaztea: ekainaren 24a.

_Hautaturiko kontseilukideek kargua hartzea: ekainaren 27a.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Foru agindu honetan aurreikusita ez dagoen orotan, ekainaren 21eko 100/2004 Foru Aginduari segituko zaio, horren bidez Nafarroako lurraldean eligakaien kalitatezko deituren Kontseilu Arau-emaileak berritu edo eratzeko hauteskundetarako deia egin baitzen.

AZKEN XEDAPENA

Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean berean hartuko du indarra._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: F0510525