50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

624/2005 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, enpresa espezializatu baten zerbitzuak lehiaketa publiko bidez kontratatzeko gastua baimendu eta espedienteari hasiera ematen diona, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laguntza Espezializatuko Zuzendaritzako zentro eta ospitaleetako zerbitzu kliniko- asistentzialetan, 2005ean, erabiltzaileek nolako osasun laguntza jaso duten ezagutzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du, orotariko baldintza hauei jarraituz:

_Kontratuaren xedea: enpresa espezializatu baten zerbitzuak kontratatzeko lehiaketa publikoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laguntza Espezializatuko Zuzendaritzako zentro eta ospitaleetako zerbitzu kliniko-asistentzialetan, 2005ean, erabiltzaileek nolako osasun laguntza jaso duten ezagutzeko.

_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

_Hasierako prezioa: gehienez ere 88.680 euroko gastua, BEZa barne.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren agirian zehazten direnak.

_Proposamenen aurkezpena: iragarki hau argitaratu eta, biharamunetik kontaturik, hogeita zazpi egun naturaleko epean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erregistroan (Irunlarrea, 39, 31008 Iruña). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Behin-behineko bermea: ez da eskatuko.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: 2005eko ekainaren 8an, 12:00etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bilkura aretoan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña).

Klausula administratibo partikularren agiria lehiatzaileen eskura dago, aztergai, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kaleko 39an eta 848428866-43 telefonoetan), eta Interneten, www.cfnavarra.es helbidean.

Lehiaketaren eta esleipenaren iragarkiaren publizitate-gastuak esleipen-hartzaileak ordainduko ditu.

Agiriak onesten dituen ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen ekonomikoen eredua: kontratazio hau arautzen duten agirietan ageri dena: I. eranskina.

Iruñean, 2005eko apirilaren 4an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0510401