50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

82/2005 EBAZPENA, apirilaren 6koa, Kultur Ondarearen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Administrazio Artxiboko dokumentazioa antolatu eta deskribatzeko lanen bigarren faserako laguntza teknikoa kontratatzeko espedientea onesten duena.

_Kontratuaren xedea: Nafarroako Administrazio Artxiboko dokumentazioa antolatu eta deskribatzeko lanen bigarren faserako laguntza teknikoa kontratatzea, 1.400 metro dokumentazio alegia.

_Prozedura: espediente arruntez izapidatuko da, prozedura irekiz, eta lehiaketa izanen da esleitzeko modua.

_Hasierako prezioa: 103.000 euro (BEZa barne).

_Egiteko epea: kontratua formalizatzen denetik hasita 2005eko abenduaren 31 bitarte.

_Parte hartzeko eskabideen aurkezpena: hogeita seigarren egun naturaleko eguerdiko ordu bi eta erdiak arte, lehiaketaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan, Iruñeko Navarrería kaleko 39an (31001 posta kodea), 8:00etatik 14:30 arte astelehenetik ostiralera, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako beste edozein erregistro edo bulegotan.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren agirian aipatzen direnak. Dokumentu Ondarea Kudeatzeko Atalaren bidez eskuratzen ahal dira, Cordovillan (Nafarroa), Zaragozako errepidea, 3. km, 948-291266 telefonoaren edo 948-290590 faxaren bidez, edo posta elektronikoz, honako helbidean: archivo.administrativo@cfnavarra.es. Aurkeztu behar diren dokumentuek jatorrizkoak behar dute izan, edo, bestela, kopia konpultsatuak.

_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia, eguna eta ordua: hogei egun naturalen buruan, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita, jendaurreko ekitaldian, 12:00etan, Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuko bulegoetan, Iruñeko Maiatzaren Biaren kalean, z.g.

Iruñean, 2005eko apirilaren 6an._Kultur Ondarearen zuzendari nagusia, Camino Paredes Giraldo.

Iragarkiaren kodea: F0510331