50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARANO

Ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua

Basafauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea betez, aditzera ematen da ezen iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabost egunean jendaurrean egonen dela Aranoko udal bulegotan ehiza barruti publikoa eratzeko proiektuari buruzko espedientea, epe horretan barrutian sartuko diren lurren jabeek beren jabetzak eratuko den ehiza barrutian sartu nahi ez dituztela berariaz adierazteko aukera izan dezaten.

Barrutian sartuko diren lurrak: Aranoko udal mugape osoa.

Aranon, 2005eko apirilaren 14an._Alkatea, Iñigo Larrea Perurena.

Iragarkiaren kodea: L0510662