50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

585/2004 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Informazioaren Gizarterako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuko eta bere erakunde autonomoetako sistema mikroinformatikoetarako 2005. urteko laguntza teknikoko lanak "Computadores Navarra, S.A." enpresari esleitzen dizkiona, prozedura irekiaren eta lehiaketa publikoaren bidez eta Europako Batasunerako publizitatearekin.

Indarra duen legerian xedaturikoari jarraikiz, aditzera ematen da Informazioaren Gizarterako zuzendari nagusiak, abenduaren 31ko 585/2004 Ebazpenaren bidez, honako kontratu hau esleitu duela:

_Kontratuaren xedea: Nafarroako Gobernuko eta bere erakunde autonomoetako sistema mikroinformatikoetarako 2005. urteko laguntza teknikoa (2005/001 espedientea).

_Esleitzeko modua: prozedura irekia eta lehiaketa bidez, Europar Batasunean publizitatea eginda.

_Esleipenaren prezioa: 600.064,80 euro (BEZa barne).

_Esleipen-hartzailea: Computadores Navarra, S.A.

Iruñean, 2005eko martxoaren 16an._Informazioaren Gizarterako zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea.

Iragarkiaren kodea: F0504841