50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ULTZAMA

Arau subsidiarioetako aldaketa puntuala hasiera batez onetsirik

Udalak, 2005eko otsailaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Ultzamako Planeamendurako Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala, Arraitz-Orkingo (Ultzama) U.E.1 unitatean eragiten duena, Arañotz O4 S.L.k sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Delako proiektua Udaleko bulegoetan aztertu ahalko da, bai eta bidezko juzgatzen diren alegazio guztiak aurkeztu ere, jendea hartzeko orduetan.

Larraintzarren (Ultzama), 2005eko martxoaren 10ean._Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: L0510547