50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko Udal Planeko Zuluetako 3. eremuko U.E. 3.7.1 exekuzio unitateko urbanizazio proiektua, Nueva Albañilería, S.L.k sustatua. Hasierako onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2005eko martxoaren 1ean egin bilkuran, agertutako guztiak horren alde zeudela, erabaki zuen hasiera batez onestea Noain-Elortzibarko Udal Planeko Zuluetako 3. eremuko U.E. 3.7.1 exekuzio unitateko urbanizazio proiektua, txosten tekniko eta juridikoen zehaztapenekin, Nueva Albañilería, S.L.k sustatua. Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan paratuko da, hogei egunean, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 134. artikuluak 76.ari buruz xedatzen duenari jarraituz.

Noain-Elortzibarren, 2005eko apirilaren 14an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0510493