50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CASTEJON

Herrilurren desafektazioa

Castejongo Udalak, 2005eko martxoaren 31ko osoko bilkuran eta legezko gehiengoa izanik, hasiera batez onetsi du 4. poligonoko 5084, 5085 eta 5086. herrilurzatien desafektazioa, hurrenez hurren 82.816,54, 7.656,63 eta 44.079,67 metro karratukoak. Desafektazioaren xedea da erabilera Aesol, S.A.ri lagatzea, eguzki planta fotovoltaikoa ezar dezan, hau da, eguzkiaren jarraipena egiten duten instalazio multzoa, jabe batzuena, lagatutako lurrean paratuko direnak.

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduari buruzko urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 143. artikuluari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, epe horretan alegazio eta erreklamazioak aurkez daitezen. Era berean, alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu ezean, desafektazioaren hasierako onespena behin betikoa bihurtuko da.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Castejonen, 2005eko apirilaren 4an._Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L0510352