50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

PITILLAS

Birzatiketa proiektua behin betikoz onetsirik

Gaurko egunarekin, Pitillasko alkateak ebazpen hau eman du:

Alkatetza honek, 2004ko azaroaren 22an eman ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen UC-1 antolamendu unitatea, Pitillasko 106. koadroari dagokiona, birzatitzeko proiektua.

Delako proiektua jendaurrean egon da legeak aurreikusten duen epean eta bitarte horretan inork ez du alegaziorik ez erreklamaziorik aurkeztu.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 j). artikuluak ematen dizkidan ahalmenei jarraikiz.

EBATZI DUT:

1. Behin betikoz onestea UC-1 antolamendu unitatea, Pitillasko 106. koadroari dagokiona, birzatitzeko proiektua.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitara dadila agintzea.

3. Interesatu guztiei jakinaraztea, erregelamenduaren araberako bideak erabiliz.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Pitillasen, 2005eko martxoaren 17an._Alkate udalburua, Rafael Esparza Hernández.

Iragarkiaren kodea: L0505166