50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

A B A R T Z U Z A

Exekuzio unitateen mugapen berriaren agiria hasiera batez onetsita

Abartzuzako Udalak, 2005eko martxoaren 17an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Abartzuzako Udal Planeko "Exekuzio unitateen mugapen berria" izeneko agiria, hain zuzen ere katastroko AI 13an, 1. poligonoko 48. lurzatian, Sergio Ros San Martínek sustatua. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, interesatuek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Abartzuzan, 2005eko martxoaren 22an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0505147