50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GARRALDA

Xehetasun azterlana hasiera batez onetsirik

Garraldako Udalak, 2005eko martxoaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea A (U) 1 unitatearen xehetasun azterlana, katastroko 229 A lurzatiari dagokiona, Iriarte Loperena senideek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Garraldan, 2005eko martxoaren 22an. _Alkatea, Alejandro Belzunce Lerindegui.

Iragarkiaren kodea: L0505110