50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

Z I Z U R

Arau Subsidiarioetako aldaketa behin betikoz onetsirik

Zizur Zendeako Udalak, 2005eko martxoaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea Udal Planeamendurako Arau Subsidiarioetan antolamendu xehekatuko determinazioak aldatzeko proposamena, Zizur Txikiko Zelaia sektoreko M-15A koadroari dagokionez Udalaren zerbitzu teknikoek prestatu dutena, baita Lurraldearen Antolamendu Departamentuari horren berri ematea ere.

Argitaratzen den egintza honen aurka errekurtso hauek paratzen ahal dira: gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik kontatzen hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean; edo, aldez aurretik eta nahi izanez gero, berraztertzekoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean.

Gazolatzen, 2005eko martxoaren 22an._Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: L0505093