50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CABANILLAS

Arau subsidiarioetako aldaketa puntuala

Cabanillasko Udalak, aurtengo martxoaren 3an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen arau subsidiarioetako aldaketa puntual hau:

Hirugarren zabalgunea B: Caballeros de Jerusalén kalean 73, 75 eta 77 zenbakiak dituzten eraikinak: haren araudia aldatzea eta, zehazki, 5. kapituluko 7.5.6. artikuluari erantsitako planoa, "Eraikuntzaren altuera", zeina beheko solairua gehi bi izanen baita aipatutako eremu horretan (III solairu).

Bigarren zabalgunea: iparraldeko eraikin guztiak (kale horretako zenbaki bikoitiak), bai eta Tuterako errepideko 11, 13, 15 eta 17 zenbakiak, eta Nafarroako Foruen kaleko 1. zenbakia: haren araudia aldatzea eta, zehazki, 3. kapituluko 7.3.6. artikuluari erantsitako planoa, "Eraikuntzaren altuera", I. fitxa, zeina beheko solairua gehi bi izanen baita aipatutako eremu horretan (III solairu).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 78 artikuluan, 74.ari dagokionez, ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez.

Cabanillasen, 2005eko martxoaren 15ean._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0505085