50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

A Z K O I E N

Hasiera batez onetsirik 11, 14, 15 eta 17. lurzatiak lurzoru orokorrera pasatzeko aldaketa xehekatua

Azkoiengo Udalak, 2005eko martxoaren 22an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea arau subsidiarioetako aldaketa xehekatu bat, Félix Barcos Alonso jaunak sustatua, zeinaren bidez lurzoru urbanizaezineko 11. poligonoko 11, 14, 15 eta 17. lurzatiak lurzoru orokorrera pasatzen baitira.

Jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluari dagokionez, 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Azkoienen, 2005eko martxoaren 23an._Alkatea, Sagrario Guinduláin Guerendiáin.

Iragarkiaren kodea: L0505079