50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

A Z K O I E N

Hasiera batez onetsirik arau subsidiarioetako 16. unitatearen aldaketa xehekatua

Azkoiengo Udalak, 2005eko martxoaren 22an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea beheko solairuko lerrokadura kentzea, arau subsidiarioetako 16. unitatean, Arga ibaiaren pasealekuari dagokion aldean.

Jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluari dagokionez 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Azkoienen, 2005eko martxoaren 23an._Alkatea, Sagrario Guinduláin Guerendiáin.

Iragarkiaren kodea: L0505077