50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

U R D A Z U B I

Lizentziak ematea etenik

Urdazubiko Udalak, 2005eko otsailaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki du:

1. Lurzatiketak egiteko, eraikitzeko eta eraisteko lizentziak etetea, ondotik ematen diren alderdietan edo halabereko erabileretarako: a) A-3-1 eta A-3-2 unitateetan; b) A-1 unitatean; c) merkataritzako eraikinak handitzeko eta zaharberritzeko, hondarreko proposatzen den azalera 3.500 m² baino gehiago bada lurzatiaren gaineko oinplanoan; d) planeamenduan lurzoruaren sailkapenaren eta kalifikazioaren aldaketak tramitatzeko, proposatzen dena 3.500 m² baino gehiago bada lurzatiaren gaineko oinplanoan; e) lurzoru urbanizaezinaren 2. sektoreko b unitatean, salbu eta indarra duen Plan Partziala garatzeko aurkezten diren hirigintzako agiriek ezartzen badute gehieneko okupazioa 3.500 m² izanen dela lurzatiaren gaineko oinplanoan; f) eraikinak zaharberritzeko, handitzeko edo berritik egiteko proiektu guztietarako, estalkia teilaz jasotzen ez badute, salbu eta abeltzaintza eta nekazaritzarako eraikinetan, beren araudia baitute, eta Udalaren frontoian. Hori guztia Urdazubiko Udal Planaren aldaketa egiteko, izan ere Udal Planean eta haren ordenantzetan aldaketa eginez ezarri nahi da merkataritza jarduera eredu bat, 3.500 m² baino gehiago egiten ez duena, eta jarduera mota hauetan teila gorria pararazi nahi da.

2. Lurzatiaren gaineko oinplanoan okupaturiko gehieneko azaleratzat hartuko dira eraikinean sestrarekin ukipenean dagoen oinplanoaren luze-zabalak; oinplano horretatik harata ez da ateratzen ahalko erdisotorik, ez sotorik, ez maldaren kontrako solairurik, ez goiko solairurik; mugatzea mugako benten gisako merkataritzako erabilerei dagokie eta orobat aplikatuko zaie ostalaritzari lotetsitako gainerako zerbitzuei (hoteleak, jatetxeak, ostatuak, aisialdirako lokalak...); eta kontsideratzen da eraikinaren baldintzen arauketaren barnean sartu behar dela eraikin batetik bertzera izan behar den gutieneko tartea.

3. Lizentzien eta haien tramitazioaren etendura urtebeterako izanen da. Epe horretan ematen bazaio hasierako onespena, etendura mantenduko da planeamenduko determinazio berriek hirigintza antolamenduaren aldaketa ekartzen dieten eremuetan, eta etendura horren ondorioak behin betikoz iraungiko dira planeamendua edo haren erreforma aztertzeko hartutako etendura-erabakitik bi urte iragaten direnean. Hasierako onespena urtebeteko epea iragan ondoan gertatzen bada, hasierako onespen horretatik heldu den etendurak ere gehienez urtebeteko iraupena izanen du.

4. Aipatu aldaketei ekiteko agiriak prestatzen hastea eta 3 hilabeteko epea ezartzea horiek onesteko.

5. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta, gutienez ere, Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietan argitaratzea.

6. Erabaki hau jakinaraztea A-3-1 eta A-3-2 unitateetan, b) A-1 unitatean eta lurzoru urbanizaezinaren 2. sektoreko b unitatean zuzenean ukitutako jabeei".

Argitaratzen den egintza honen kontra para daitezke:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean argitaratzen denetik aitzina.

Urdazubin, 2005eko martxoaren 18an._Alkate udalburua, Andrés Francisco Diharassarry Orgambide.

Iragarkiaren kodea: L0505050