50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LERIN

Plan berezia hasiera batez onetsita

Leringo Udalak, 2004ko azaroaren 4ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen landalurraren katastroko 2. poligonoko 271 eta 277. lurzatien lurzoruaren kategoria aldatzea, eta hasiera batez onetsi zuen, orobat, aipatu lurzatien eta poligono bereko 273.aren plan berezia, aisialdirako 29 baratze egiteko bertan. Jesús Fco. García Andía jaunak sustatu du espedientea, Juan-Diego Cerdán Sansuan arkitektoak prestatu eta EHAEOko 2004ko abuztuaren 17an ikus-onetsi zuen agiriaren arabera.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 75. artikuluan 70 eta 72. artikuluei dagokienez ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Espedientea udal bulegoetan aztertu ahalko da, eta egoki juzgatzen diren nahi beste alegazio aurkeztu, jendea hartzeko orduetan eta aipatu epearen barnean.

Lerinen, 2005eko martxoaren 7an._Alkatea, Jacinto Gil Celaya.

Iragarkiaren kodea: L0504950