50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U Ñ A

S-1 sektorea/U.I. IX-Belosoko A-15 unitateko xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2005eko martxoaren 17an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 05-MAR-17 (4/CU)

"S-1 sektorea/U.I. IX-Belosoko A-15 unitateko xehetasun azterlanaren espedientea jendaurrean egon ondoren (Tokiko Gobernu Batzarrak 2004-12-28an hartu erabakiaren bidez onetsi baitzen hasiera batez eta 2005-02-02ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu); eta ez denez espediente horri buruzko alegaziorik aurkeztu, ondokoa erabaki da:

1. Behin betikoz onestea S-1 sektorea/U.I. IX-Belosoko A-15 unitateko xehetasun azterlana, Miguel Angel Larrayoz Lezaun jaunak tramitera aurkeztua.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, onetsitako agiriaren ale batekin batera, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bertzenaz,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

TESTU ARAU EMAILEA

"1. Estalkiak.

_A-15 oinarrizko unitateko estalkiak erantsitako agiri grafikoen araberakoak izanen dira.

_Belosoko Plan Partzialean zehazturiko gehieneko alturak gordeko dira, neurketa eginik sestratik gora azken forjatuaren azpiko alderaino.

_Ezin izanen da sartu azken forjatuaren eta teila azpiaren arteko guneetara, eta ezin izanen dira tarte horiek erabili.

2. Lerrokadurak.

_Plan Partzialean ezarritakoak gordeko dira. Hegalkinak onartzen dira goiko solairuetan.

3. Materialak.

_Ondoko material komunak erabiliko dira lau lurzatietan: harrizko plakak fatxadan, arbelezko estalkia eta aluminio lakatua kanpoko arotz-lanetan (RAL zehaztu beharrekoa, lanak egiten direnean aukeran dauden koloreen arabera), eta metalezko elementu ageriak (erremateak, teilatu-hodia, zorrotenak), xafla lakatuan, arotz-lanen tono berean. Lurzatien eraikinak ez badira aldi berean eraikitzen, lehenbiziko eraikinaren ezaugarriak errespetatu beharko dira, indarrean dagoen araudiarekin eta honako testu arau-emailearekin bat.

Iruñean, 2005eko martxoaren 11n._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0504869