50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

G A Z O L A T Z

Aurrekontuko aldaketak

Udalak 2005eko martxoaren 17an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez, hasiera batez onetsi zituen 2005. urteko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketak, guztira 408.774,97 euro egiten baitute.

Espedientea ikusgai egonen da udal idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Gazolatzen, 2005eko martxoaren 29an._Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: L0510665