50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

CASCANTE

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onetsirik

Cascanteko Udalak, 2005eko martxoaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2005erako luzaturiko aurrekontua aldatzeko 1/2005 espedientea.

Espediente hori ikusgai egonen da Udaleko idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitaratu ondotik, herritarrek edo interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.

Aditzera ematen da, Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan 202. artikuluari dagokionez ezarritakoa betetzeko.

Cascanten, 2005rko martxoaren 15ean._Alkate udalburua, María Angeles Ochoa Gorrindo.

Iragarkiaren kodea: L0504951