50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LARRAUN

Aurrekontuko 01/2004 aldaketa behin betiko onetsirik

Aurrekontuko 01/2004 aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2005eko 9. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 21ean. Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

_Kreditu transferentzia: Kontusaila: 2.121 22201 "Telefonoa, faxa, Udala": 6.368 euro.

_Finantzaketa: Kontusaila: 4 751 48702 "Plazaolako bidearen mantentze-lanak": 6.368 euro.

_Kreditu transferentzia: Kontusaila: 1.12113103 "Behin behineko administrariaren soldata": 2.000 euro.

_Finantzaketa: Kontusaila: 4 771 48201 "Cederna-Garalur. Kuota": 2.000 euro.

_Kreditu transferentzia: Kontusaila 4 311 46301 "Giz. Zerb. Oinarrizkoa. Ekarp.": 500 euro.

_Finantzaketa: Kontusaila: 4 771 48201 "Cederna-Garalur.Kuota": 500 euro.

Larraunen, 2005eko martxoaren 21ean._Alkatea, Maite Astiz Eguzkiza.

Iragarkiaren kodea: L0504856