50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LODOSA

2005eko udal aurrekontua (2004tik luzatua). Lehenbiziko aldaketa. Hasierako onespena

Udalak, egun honetako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi du kredituak aldatzeko espediente bat 2005eko aurrekontuan (2004tik luzatua), eduki hau duena:

Kreditu bereziak:

1.1. A) Kontusail berria 43200-6012000.

B) Zenbatekoa: 745.000,00 euro.

C) Xedea: "El Ramal kaleko urbanizazioan lansariak eta obra".

D) Finantzaketa: Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzaren bidez (214/2004 Foru Agindua, azaroaren 3koa), 325.000,00 euro, dirusarreretako 75502 kontusaila "N.G. T.A. Inbertsio plana El Ramal kalearen urbanizazioa" sortuz; Jurramendiko Mankomunitatearen ekarpena (2004ko uztailaren 1eko osoko bilkuran onetsitako hitzarmena), 260.000,00 euro, dirusarreretako 76300 kontusaila "Jurramendiko Mankomunitatea, El Ramal kalearen urbanizazioa" sortuz; eta gainerakoa, 160.000,00 euro, kreditu eragiketaren bidez, dirusarreretako 91700 "Inbertsioetako maileguak" sortuz.

1.2. A) Kontusail berria 43200-6013000.

B) Zenbatekoa: 135.000,00 euro.

C) Xedea: "La Florida kaleko urbanizazioan lansariak eta obra".

D) Finantzaketa: Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzaren bidez (Hasiera batez sartzeko erabakia, 2004ko azaroaren 8koa), 90.000,00 euro, dirusarreretako 75503 kontusaila "N.G. T.A. Inbertsio plana La Florida kalearen urbanizazioa" sortuz; eta gainerakoa, 45.000,00 euro, kreditu eragiketaren bidez, dirusarreretako 91700 kontusaila "Inbertsioetako maileguak" handituz.

Espedientea jendaurrean egonen da idazkaritzan, hogei egun baliodunean, herritarrek edo interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Lodosan, 2005eko martxoaren 18an._Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: L0504835