50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

TIRAPU

Aurrekontuko 1/2005 aldaketa hasiera batean onetsirik

Udalak, 2005eko martxoaren 17an egindako osoko bilkuran, aurrekontuko 1/2005 aldaketa onetsi zuen hasiera batez: kaleei zoladura emateko kreditu berezia.

Espedienteko agiriak udal idazkaritzan egonen dira ikusgai, hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesatuek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Tirapun, 2005eko martxoaren 18an._Alkate udalburua, Joaquín San Martín Ayerra.

Iragarkiaren kodea: L0504815