50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

FONTELLAS

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onetsirik

Fontellasko Udalak, aurtengo otsailaren 24an egin osoko bilkuran, Udalaren 2004ko aurrekontu arrunteko aldaketei buruzko espedienteak onetsi zituen.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publikotasunari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, Foru Lege horretako 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik hasita; hala, interesatuek eta herritarrek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egiten ahalko dituzte.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, jendaurrean egon beharreko denbora, aurreko lerroaldean aipatzen dena, iragan ondoan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Fontellasen, 2005eko otsailaren 25ean._Alkate udalburua, Andrés Agorreta.

Iragarkiaren kodea: L0504806