50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

FONTELLAS

2005eko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batez onetsirik

Fontellasko Udalak, 2005eko otsailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2005eko aurrekontu orokor eta bakarra. Jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta gainerako interesatuek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276.ean ezarritakoari jarraituz. Erreklamaziorik aurkezten ez bada aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Fontellasen, 2005eko otsailaren 25ean._Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L0504801