50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

IRURTZUN ALDEKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2005eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak hasiera batean onetsirik

Irurtzun Aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen batzar orokorrak 2005eko martxoaren 10ean egin bilkuran, erabaki hau hartu zen:

1. Hasiera batean onestea 2005eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

2. Hasiera batean onestea Irurtzun Aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen 2005eko aurrekontua betearazteko oinarriak.

Bai aurrekontu orokorra bai hura betearazteko oinarriak jendaurrean edukiko dira hamabortz egun baliodunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, aurrekontu orokor hori behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan eta hura garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezartzen dena betez.

Irurtzunen, 2005eko martxoaren 10ean._Mankomunitateko burua. Mª Concepción Díez de Ulzurrun Orrio.

Iragarkiaren kodea: L0504800