50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

I R U Ñ A

2004ko ekitaldiko kreditu gerakin lotetsiak Udalaren Hirigintza Gerentziaren 2005eko aurrekontuan sartzea

Iruñeko Udalak, 2005eko martxoaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 05-MAR-03 (3/CU)

"Ikusirik espedienteko dokumentazioa, erabaki da:

1. Hirigintza Gerentziaren 2005eko gastuen aurrekontuan sartzea 2004ko ekitaldiko kreditu gerakinak, guztira 23.747.344,06 euro egiten dutenak, zeinetatik 23.687.655,80 euro inbertsioei buruzko VI. kapituluari eta 59.688,26 euro kapital transferentziei buruzko VII. kapituluari baitagozkio. Honekin batera doan I. eranskinean aipatzen dira zehazki aurrekontuko kontusailak, gastuen exekuzioan daudenak, aipatzen diren fase hauetan:

Kreditu erabilgarria: 7.826.355,26 euro.

Baimendua: 2.775.792,45 euro.

Erabilia: 13.145.196,35 euro.

Guztira: 23.747.344,06 euro.

2. Hirigintza Gerentziaren 2005eko dirusarreren aurrekontua aldatzea, 23.747.344,06 euro sartuta, honela banaturik eta espedientearen 1. eranskinean dagoen kontusailez kontusaileko banaketarekin:

Diruzaintzako gerakin lotetsia: 8.984.272,28 euro.

Dirusarrera konpromisoak, 14.763.071,78 euro.

3. Hirigintza Gerentziako Kontabilitateko Departamentuak kontabilitate oharrak paratuko ditu 2005. urteko aurrekontuan".

Iruñean, 2005eko martxoaren 18an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0504730