50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

36/2005 FORU AGINDUA, otsailaren 28koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen barruan abereen mugimendua babesten duen lekualdatze agiria arautzen duena.

Erreferentzia: Espedientea: SGSA.

Abere Osasuneko Atala.

Telefonoa: 848-426410. Faxa: 848-426648.

Helbide elektronikoa:

1992ko urtarrilaren 13ko Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatetik irteten diren abereen mugimendurako osasun dokumentazioa arautu zen. Foru agindu hartan Jatorri eta Osasuneko Gida ezarri zen, aziendaren garraiorako osasun dokumentazio gisa erabiltzeko, oro har. Jatorri eta Osasuneko Gidaren ordez abeltzainek edo beren ordezkariek betetako lekualdatze agiriak erabiltzeko aukera ematen zen, aldez aurretik hartarako baimena izanez gero.

2000ko urtarrilaren 24ko Foru Aginduaren bidez Nafarroako Foru Komunitatearen barruan behi-azienda mugitzeko arauak eman ziren, Kontseiluaren apirilaren 21eko 820/97 (EE) Erregelamenduarekin bat, haren bidez ezarri baitzen behi-azienda identifikatu eta erregistratzeko sistema, bai eta behi-aziendaren haragia eta haragi horrekin egindako produktuak etiketatzeko sistema ere, eta, gainera, abeltzainek SIMOGAN datu baseak abere mugimenduei buruz eskatzen duen informazioa zein epetan eman behar duten zehaztu zuen.

Abere Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legeak ezartzen du Jatorri eta Osasuneko Gidaren ordez honako hau baimendu ahalko dela Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariaren foru agindu bidez: Nafarroako Foru Komunitatearen barruan osasun agiri bat erabili ahalko da, abeltzainek edo beren ordezkariek betea, zehazten diren abereak lekualdatzerakoan (ugalketarako, bizitzeko, hiltegirako, gizentzeko, kiroletarako, aisiarako edo lanerako abereak), ustiapeneko, eremuko eta foru lurralde osoko osasun bermeek zilegi egiten dutenean, betiere.

Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroa (REGA) ezarri eta arautzen duen martxoaren 26ko 479/2004 Errege Dekretuak behi-azienda (SIMOGAN) eta txerri-azienda (SIMOPORC) identifikatu eta erregistratzeko sistemekin lortutako esperientzia biltzen du eta, halaber, REGAk jasoko dituen abere espezieak eta horien taldeak eta gutxieneko datuak zehazten ditu espezie bakoitzeko.

Ikusirik Abeltzaintza Zerbitzuaren txostena, adierazten baitu komeni dela azienda mugitu eta garraiatzeko eskatzen den osasun dokumentazioa arau bakar batean eguneratu eta bateratzea, indarra duen legeriari egokitzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2.b) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz.

AGINDU DUT:

1. artikulua. Abereen Jatorri eta Osasuneko Gidak.

Azienda mugitu eta garraiatzeko behar den dokumentazioa, oro har, Abereen Jatorri eta Osasuneko Gida da, eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Abeltzaintza Zerbitzuko albaitariek ematen dute, bai eta albaitaritzako araudiak eskatzen dituen ziurtagiri edo laguntza agiriak sinatzeko departamentuak gaitzen dituen albaitariek ere.

Nafarroako Foru Komunitatearen barruan azienda mugitu nahi denean, eta kudeaketa administratiboa arindu eta errazteko xedez, Abeltzaintza Zerbitzuak telefaxez ematen duen Jatorri eta Osasuneko Gidarekin zirkulatu ahalko da, interesatuak eskatzen badu. Era berean, eta teknologia berrien garapenak segurtasuna bermatzen duenean, abereak mugitzeko eskatzen den osasun dokumentazioa sistema informatikoen, Interneten edo antzekoen bitartez eman ahalko da.

2. artikulua. Lekualdatze agiriak.

1. Abeltzaintzako ustiategiek, txerri-aziendakoek izan ezik, Lekualdatze Agiriak erabili ahalko dituzte Jatorri eta Osasuneko Giden ordez, baldin eta osasun araudia betetzen badute, azienda beren ustiategitik kanpora eramateko behar den kalifikazioa badute, osasun murrizketarik edo bestelakorik ez badute eta azienda guztia araudiaren arabera identifikatuta badute. Agiri horien ereduak foru agindu honen eranskinean ageri dira. Lekualdatze Agiriak abeltzainek edo beren legezko ordezkariek beteko dituzte, abereak helburu hauetarako mugitzen dituztenean: hiltegira, gizendegira, kontzentrazio zentro baimenduetara eta larreetara eramateko Foru Komunitatearen barruan, bai eta Nafarroan egin beharreko zezen ikuskizun tradizionaletara ere, aberea hiltzen ez bada.

Horretan sartzen dira aisia edo kirolerako ekidoak, Foru Komunitateko toki batera ibilgailuan eraman behar direnean aisia edo kiroleko ibilbidea hasteko.

Lekualdatze Agiriek jatorrizkoa eta hiru kopia izanen dituzte; destinoko ustiategiak lehenengoa jasoko du, eta jatorriko ustiategiak, Foru Administrazioak eta garraiolariak, berriz, kopia bana.

Ez dute baliorik izanen osorik betetzen ez diren agiriek edo foru agindu honetan ezarritakoarekin bat etortzen ez direnek.

2. Ez zaie lekualdatze agiririk emanen salerosketako ustiategien titularrei, ez eta ekoizpenarekin lotura finkorik izan gabe abereen merkataritzan aritzen diren pertsona fisiko edo juridikoei ere.

3. Agindu honen eranskinetan aipatzen diren agiriek ez dute inolaz ere babestuko saneamenduko kanpaina ofizialetan positibo gisa diagnostikatzen diren abereen lekualdatzea.

3. artikulua. Lekuz aldatu beharreko abereen identifikazioa.

1. Behi-aziendaren identifikazioari buruzko irailaren 18ko 1980/1998 Errege Dekretuari jarraikiz identifikatuko da behi-azienda.

2. Ardi-azienda eta ahuntz-azienda ustiategiaren zenbakiarekin identifikatuko dira, eta 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera aberearen banakako identifikazioa jarri beharko da, 21/2004 EE Erregelamenduak ezartzen duen moduan.

3. Ekidoen identifikazioa, berriz, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko abeltzaintza bulegoek ematen duten zaldi-aziendaren banakako zehaztapenean oinarrituko da.

4. Hegazti, untxi eta erleak multzoen arabera identifikatuko dira, ustiategiaren identifikazio zenbakiarekin. Untxien artean ugaltzaileak direnak krotalarekin edo belarriko tatuajearekin identifikatu beharko dira.

5. Edozein espezietako abereen identifikazioa indarra duen araudiari jarraikiz eginen da beti.

6. Lekualdatze agiri baten babesean mugitu behar diren abereen identifikazioa agiri horretan jarri beharko da.

4. artikulua. Behin-aziendaren mugimenduak.

Behi-azienda mugitu behar denean, lekualdatze agiriarekin batera beti eramanen da agintaritza eskudunak emandako identifikazio agiria edo pasaportea, azienda larreetara eramaten denean izan ezik, halakoetan ustiategiaren erregistro liburu eguneratuaren kopia beharko baita.

5. artikulua. Ustiategien osasun kalifikazioa.

Destinoko gizendegiak osasun kalifikazio bat baldin badu, aberearen jatorriko ustiategiak edo kontzentrazio zentroak osasun kalifikazio bera izan beharko du gutxienez, eta lekuz aldatzen diren abereek osasun baldintzak bete beharko dituzte.

6. artikulua. Lekualdatze agirien balioa eta ematea.

1. Lekualdatze agiriak berrogeita zortzi orduko balioa izanen du ematen den egunetik hasita.

2. Lekualdatze agiria Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko barruti edo eskualdeko zein bulegotan hartu zen, jatorriko ustiategiko abeltzainak edo ordezkariak haraxe bidali edo eraman beharko du agiri horren kopia, abereak mugitu eta zazpi egun iragan baino lehen.

3. Lekualdatze agirien ematea eta itzultzea, baita horiek babesten dituzten mugimenduak ere, SIMOGANen edo abereen mugimenduak jasotzeko ezarri den beste edozein datu basetan azalduko dira.

4. Jatorriko ustiategiaren titularrak, destinokoarenak eta garraiolariak hiru urtez gordeko dituzte lekualdatze agiriak.

5. Lekualdatze agiriak jasotzen dituen abeltzainak bere gain izanen du horiek ongi erabiltzeko ardura, eta galtzen bazaizkio, aldaketaren bat izaten badute, lapurtzen badizkiote edo beste zerbait gertatzen bazaie, horren berri eman beharko dio dagokion Abeltzaintza Bulegoari.

7. artikulua. Agiririk gabeko abereak.

Agiririk gabekotzat hartuko dira:

_Foru agindu honetan aipatu agiriak izan gabe lekualdatzen diren abereak.

_Lekualdatze agirietan aipatutako destinora izan beharrean beste batera eramaten diren abereak.

_Indarra duen legeriari jarraikiz identifikatzen ez diren abereak.

8. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak.

1. Foru agindu honetan xedatutakoaren kontra egiten diren arau-hausteei zehapena ezarriko zaie, abere osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legeari eta hori osatu edo ordezten duen araudiari jarraikiz.

2. Foru agindu honen kontrako arau-hauste batengatik irekitzen den edozein zehapen espediente ebatzi bitartean, abeltzain espedientatuari emandako agiriak kendu ahalko zaizkio kautelazko neurri gisa, eta behartuta egonen da abeltzaina agiri horiek bere ustiategiari dagokion barrutiko albaitari ofizialei ematera.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena._Indarrik gabe utzi dira Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi kontseilariak 1992ko urtarrilaren 13ean emandako Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitateko abereak lekualdatzeko behar diren osasun agiriak arautu zituena, 2000ko urtarrilaren 24ko Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitatearen barruan behi-aziendaren mugimendua arautu zuena, eta foru agindu honetan ezarritakoaren kontrakoak diren maila bereko xedapen guztiak.

Bigarrena._Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2005eko otsailaren 28an._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, José Javier Echarte Echarte.

BEHI-AZIENDA LEKUALDATZEKO AGIRIA

Destinoa hiltegia, gizendegia, kontzentrazio zentro baimendua, larreak Nafarroako Foru Komunitatearen barnean eta Nafarroan egin beharreko zezen ikuskizun tradizionalak, aberea hiltzen ez bada

Seriea Zenbakia

.................................. Jn/And-ak, ....................(eko) bizilagunak, ..............................(e)n (Nafarroa) dagoen ............... zenbakiko abeltzaintzako ustiategiaren jabea/ordezkaria den aldetik.

Bere erantzukizunpean honako hau deklaratzen du:

1. Bere abereak -behean agertzen direnak-aipatutako abeltzaintza ustiategikoak direla, eta bertan dauden abereetan ez dela gaixotasun sintomarik azaldu, ez zaiela debekatutako gairik eman janarian, eta albaitariak aginduta tratamendu terapeutikoa izan badute, hark esandako itxaron denborak bete dituztela.

2. Behean zehazten diren abereak ondoko tokira eramanen dituela:

f Hiltegia Udalerria (Nafarroa).

f Honakoaren gizendegia Ustiategiaren zenbakia

Herria (Nafarroa).

f Kontzentrazio zentro baimendua Ustiategiaren zenbakia (Nafarroa).

f Zezen ikuskizun baimendua herri honetan (Nafarroa).

f Larreak Udalerria (Nafarroa).

f Udalerri honetako larreetatik itzultzea toki honetara (Nafarroa).

BEHI-AZIENDAREN ZEHAZTAPENA

IDENTIFIKAZIOA (KROTAL OFIZIALA) ADINA ARRAZA SEXUAIDENTIFIKAZIOA (KROTAL OFIZIALA) ADINA ARRAZA SEXUA

Abereak, guztira:

Garraioa ................................. jn/and-ak eginen du ...................... matrikulako ibilgailuaren gidaria baita, .............................(e)ko, ................etan.

.....................(e)n, 200...(e)ko ................aren ....(e)an.

TITULARRA/ARDURADUNA,

1._JATORRIZKO ALEA, DESTINOKO USTIATEGIRAKO.

ZALDI-AZIENDA LEKUALDATZEKO AGIRIA

Destinoa hiltegia, gizendegia, kontzentrazio zentro baimendua, larreak, aisia eta kirola Nafarroako Foru Komunitatearen barnean.

Seriea Zenbakia

......................................... Jn/And-ak, ...........................(e)ko bizilagunak, .........................(e)n (Nafarroa) dagoen .............. .... zenbakiko abeltzaintzako ustiategiaren jabea/ordezkaria den aldetik.

Bere erantzukizunpean honako hau deklaratzen du:

1. Bere abereak -behean agertzen direnak-aipatutako abeltzaintza ustiategikoak direla, eta bertan dauden abereetan ez dela gaixotasun sintomarik azaldu, ez zaiela debekatutako gairik eman janarian, eta albaitariak aginduta tratamendu terapeutikoa izan badute, hark esandako itxaron denborak bete dituztela.

2. Behean zehazten diren abereak ondoko tokira eramanen dituela:

f Hiltegia Udalerria (Nafarroa).

f Honakoaren gizendegia Ustiategiaren zenbakia

Herria (Nafarroa).

f Kontzentrazio zentro baimendua Ustiategiaren zenbakia (Nafarroa).

f Larreak Udalerria (Nafarroa).

f Udalerri honetako larreetatik itzultzea toki honetara (Nafarroa).

f Aisia, kirola: ibilbidea (Nafarroa).

ZALDI-AZIENDAREN ZEHAZTAPENA

A B E R E M O T A A R R A Z AABERE KOPURUA IDENTIFIKAZIOA

Abereak, guztira:

Garraioa .................................. jn/and-ak eginen du, .............................. matrikulako ibilgailuaren gidaria baita, .............................(e)ko, .............etan.

.....................(e)n, 200...(e)ko ................aren ....(e)an.

TITULARRA/ARDURADUNA,

1._JATORRIZKO ALEA, DESTINOKO USTIATEGIRAKO.

ARDI-AZIENDA ETA AHUNTZ-AZIENDA LEKUALDATZEKO AGIRIA

Destinoa hiltegia, gizendegia, kontzentrazio zentro baimendua eta larreak Nafarroako Foru Komunitatearen barnean.

Seriea Zenbakia

................................. Jn/And-ak, ...................(e)ko bizilagunak, ................................(e)n (Nafarroa) dagoen ................ zenbakiko abeltzaintzako ustiategiaren jabea/ordezkaria den aldetik.

Bere erantzukizunpean honako hau deklaratzen du:

1. Bere abereak -behean agertzen direnak-aipatutako abeltzaintza ustiategikoak direla, eta bertan dauden abereetan ez dela gaixotasun sintomarik azaldu, ez zaiela debekatutako gairik eman janarian, eta albaitariak aginduta tratamendu terapeutikoa izan badute, hark esandako itxaron denborak bete dituztela.

2. Behean zehazten diren abereak ondoko tokira eramanen dituela:

f Hiltegia Udalerria (Nafarroa).

f Honakoaren gizendegia Ustiategiaren zenbakia

Herria (Nafarroa).

f Kontzentrazio zentro baimendua Ustiategiaren zenbakia (Nafarroa).

f Larreak Udalerria (Nafarroa).

f Udalerri honetako larreetatik itzultzea toki honetara (Nafarroa).

ARDI-AZIENDAREN ETA AHUNTZ-AZIENDAREN ZEHAZTAPENA

A B E R E M O T A A R R A Z AIDENTIFIKAZIOA ABERE KOPURUA

Abereak, guztira:

Garraioa ............................. jn/and-ak eginen du, .............................. matrikulako ibilgailuaren gidaria baita, .............................(e)ko, ...........etan.

.....................(e)n, 200...(e)ko ................aren ....(e)an.

TITULARRA/ARDURADUNA,

1._JATORRIZKO ALEA, DESTINOKO USTIATEGIRAKO.

UNTXI-AZIENDA LEKUALDATZEKO AGIRIA

Destinoa hiltegia, gizendegia eta kontzentrazio zentro baimendua Nafarroako Foru Komunitatearen barnean.

Seriea Zenbakia

.............................. Jn/And-ak, .........(e)ko bizilagunak, ................................(e)n (Nafarroa) dagoen ............. zenbakiko abeltzaintzako ustiategiaren jabea/ordezkaria den aldetik.

Bere erantzukizunpean honako hau deklaratzen du:

1. Bere abereak -behean agertzen direnak-aipatutako abeltzaintza ustiategikoak direla, eta bertan dauden abereetan ez dela gaixotasun sintomarik azaldu, ez zaiela debekatutako gairik eman janarian, eta albaitariak aginduta tratamendu terapeutikoa izan badute, hark esandako itxaron denborak bete dituztela.

2. Behean zehazten diren abereak ondoko tokira eramanen dituela:

f Hiltegia Udalerria (Nafarroa).

f Honakoaren gizendegia Ustiategiaren zenbakia

Herria (Nafarroa).

f Kontzentrazio zentro baimendua Ustiategiaren zenbakia (Nafarroa).

UNTXI-AZIENDAREN ZEHAZTAPENA

A B E R E M O T A ABERE KOPURUA IDENTIFIKAZIOA

Abereak, guztira:

Garraioa ............................... jn/and-ak eginen du, ............................ matrikulako ibilgailuaren gidaria baita, ............................(e)ko, ...............etan.

.....................(e)n, 200...(e)ko ................aren ....(e)an.

TITULARRA/ARDURADUNA,

1._JATORRIZKO ALEA, DESTINOKO USTIATEGIRAKO.

HEGAZTIAK LEKUALDATZEKO AGIRIA

Destinoa hiltegia, gizendegia eta kontzentrazio zentro baimendua Nafarroako Foru Komunitatearen barnean.

Seriea Zenbakia

....................................... Jn/And-ak, .......................(e)ko bizilagunak, .............................(e)n (Nafarroa) dagoen ........... zenbakiko abeltzaintzako ustiategiaren jabea/ordezkaria den aldetik.

Bere erantzukizunpean honako hau deklaratzen du:

1. Bere abereak -behean agertzen direnak-aipatutako abeltzaintza ustiategikoak direla, eta bertan dauden abereetan ez dela gaixotasun sintomarik azaldu, ez zaiela debekatutako gairik eman janarian, eta albaitariak aginduta tratamendu terapeutikoa izan badute, hark esandako itxaron denborak bete dituztela.

2. Behean zehazten diren abereak ondoko tokira eramanen dituela:

f Hiltegia Udalerria (Nafarroa).

f Honakoaren gizendegia Ustiategiaren zenbakia

Herria (Nafarroa).

f Kontzentrazio zentro baimendua Ustiategiaren zenbakia (Nafarroa).

HEGAZTIEN ZEHAZTAPENA

A B E R E M O T A ABERE KOPURUAA B E R E M O T A ABERE KOPURUA

Abereak, guztira:

Garraioa ................................... jn/and-ak eginen du, ............................ matrikulako ibilgailuaren gidaria baita, .........................(e)ko, ...........etan.

.....................(e)n, 200...(e)ko ................aren ....(e)an.

TITULARRA/ARDURADUNA,

1._JATORRIZKO ALEA, DESTINOKO USTIATEGIRAKO.

ERLEAK LEKUALDATZEKO AGIRIA

Nafarroako Foru Komunitateko larreetarako

Seriea Zenbakia

....................................... Jn/And-ak, .....................(e)ko bizilagunak, ...............................(e)n (Nafarroa) dagoen .............. zenbakiko abeltzaintzako ustiategiaren jabea/ordezkaria den aldetik.

Bere erantzukizunpean honako hau deklaratzen du:

1. Bere abereak -behean agertzen direnak-aipatutako abeltzaintza ustiategikoak direla, eta bertan dauden abereetan ez dela gaixotasun sintomarik azaldu, ez zaiela debekatutako gairik eman janarian, eta albaitariak aginduta tratamendu terapeutikoa izan badute, hark esandako itxaron denborak bete dituztela.

2. Behean zehazten diren abereak ondoko tokira eramanen dituela:

f Larreak Udalerria (Nafarroa).

f Udalerri honetako larreetatik itzultzea toki honetara (Nafarroa).

ERLAUNTZEN ZEHAZTAPENA

ABERE MOTA ABERE KOPURUAA B E R E M O T A ABERE KOPURUA

Erlauntz laukidun bertikala

Erlauntz laukidun horizontala

Erlauntz laukigabea

Abereak, guztira:

Garraioa ....................................... jn/and-ak eginen du, .......................... matrikulako ibilgailuaren gidaria baita, ..........................(e)ko, ..............etan.

.....................(e)n, 200...(e)ko ................aren ....(e)an.

TITULARRA/ARDURADUNA,

1._JATORRIZKO ALEA, DESTINOKO USTIATEGIRAKO.

Iragarkiaren kodea: F0503566