50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

127/2005 FORU AGINDUA, apirilaren 19koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, Gobernuak martxoaren 14an harturiko Erabakiko xedapenak zehaztu eta garatzen dituena. Erabaki horren bidez Nafarroako Zorra jaulkitzeko arauak eman ziren.

Gobernuak, martxoaren 14ko Erabakiaren bidez, lehenbiziko xedapen gehigarrian, esku ematen dio, eskuordetzaz, Ekonomia eta Ogasun kontseilariari jaulkipen honetako korritu tasa ezartzeko. Halaber, erabaki horretako bigarren eta hirugarren xedapen gehigarriek xedatzen dutenez, kontseilari hark, Foru Agindu baten bidez, zorra jaulkitzeko ezaugarriak zehaztuko ditu, besteak beste, jaulkitzeko eguna, harpidetza-aldia eta korritu-tasa.eta kontseilariak ahalmena izanen du erabaki hura betearazteko neurri eta ebazpenak emateko.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Jaulkipenaren ezaugarriak.

Nafarroako Zorraren jaulkipen honek behin betiko ezaugarri hauek izanen ditu:

Zenbatekoa: 138.200.000 euro.

Tresnak: obligazio bakunak, bakoitzaren balio izendatua mila eurokoa izanen delarik. Konturako idazpenen bidez adieraziko dira.

Jaulkitzeko eguna: 2005eko apirilaren 28a.

Jaulkitzeko prezioa: parean.

Harpidetza-aldia: 2005eko apirilaren 20tik 26ra bitarte, biak barne.

Amortizazioa: parean, 2015eko apirilaren 28an.

Korritu-tasa: finkoa, % 3,60 urteko.

Kupoiaren ordainketa: urteko sarien mugaeguna beterikoan, urtean urteko apirilaren 28an.

2. artikulua. Aseguruak.

Jaulkipenak erabat aseguratuta egon beharko du, harpidetza-aldia irekitzen den egunean; Ekonomia eta Ogasun Departamentuak egoki diren komisioak hitzartuko ditu entitate laguntzaileekin.

3. artikulua. Likidezia.

Nafarroako Zorrak Espainiako Bankuko Konturako Idazpenen Bulego Nagusian kotizatuko du.

4. artikulua. Zerga tratamendua.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren subjektu pasiboentzat korrituek sortu etekinek atxikipena izanen dute, indarra duen lege arautegiaren arabera. Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboentzat ez da obligaziorik izanen ez kontura atxiki ez eta dirusarrera egiteko ere, abenduaren 30eko 371/1998 Foru Dekretuaren 34. artikuluan xedatutakoaren arabera.

5. artikulua. Jaulkipenaren produktua eta gastuak.

Jaulkipen honen produktu osoa 1995eko maiatzaren 12an jaulki eta 2005eko maiatzaren 12an hein batean amortizatzekoa den Nafarroako Zorra hein batean amortizatzeko erabiliko da.

Jaulkipen honetako komisioak eta gainerako gastuak 2005eko Gastuen Aurrekontuko 11430-112003-3000-951100 zenbakiko eta "Zor publikoa eta bestelako maileguak jaulki, aldatu eta deuseztatzeko gastuak" izeneko kontusailari egotziko zaizkio.

Jaulkipeneko korrituak 2006. urtetik 2015. urtera bitarteko ekitaldietako gastuen aurrekontuko kasuan kasuko kontusailerako erabiliko dira.

AZKEN XEDAPENA

Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2005eko apirilaren 19an._Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: F0510836