3. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TAFALLA

HAPOko aldaketa, SGU-14 unitatean eragiten duena. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2004ko urriaren 26an egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko aldaketa, SGU-14 unitatean eragiten duena, Josefina Ainzúa Arizcurenek 2004ko irailaren 22an aurkeztu zuena (3.587 zenbakiko sarrera erregistroa).

Ikusirik udal arkitektoaren 2004ko irailaren 23ko eta irailaren 28ko txostenak, idazkariaren 2004ko irailaren 28ko txostena eta Hirigintza Batzordeak 2004ko irailaren 14an eta 22an eta urriaren 1ean emandako irizpenak,

Hau erabaki da:

Lehenbizikoa: Ikusirik Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko aldaketa, SGU-14 unitatean eragiten duena, Josefina Ainzúa Arizcurenek 2004ko irailaren 22an aurkeztu zuena (3.587 zenbakiko sarrera erregistroa).

Bigarrena: Agiri berria jendaurrean egonen da, hilabetez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia paratuta.

Hirugarrena: Erabaki hau prentsan eta iragarki oholean paratzea.

Laugarrena: Erabaki hau igortzea unitatean ukitutakoei, Hirigintza Alorrera, Kontu Hartzailetzara eta Idazkaritza Orokorrera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Izapide bat denez, ezin da aurkako errekurtsorik aurkeztu administrazio bidean, eta hori jakinarazten dut behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2004ko azaroaren 9an._Alkatea, sinadura ulertezina._Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0418059