3. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

E G U E S I B A R

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren hautaketa

José Anastasio Andía García de Olalla jaunak, Eguesibarko Udaleko alkateak hau ematen dut aditzera:

Udal honetako Udalbatzari dagokio bake epaile titularra eta ordezkoa izendatuko diren pertsonak hautatzea, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101 eta 102. artikuluetan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 4 eta 5.1 artikuluetan xedatuarekin bat.

Hamabost egun balioduneko epea ematen zaie interesatuta egon eta legezko baldintzak betetzen dituztenei, eskaera egin diezaioten Alkatetza honi idazki baten bidez.

Udal honetako idazkaritzan espedientea aztertzen ahal da eta nahi den informazioa eskatu baldintzei, karguaren iraupenari, ordainsariei eta beste alderdi batzuei buruz.

Inork ez badu eskaerarik aurkezten, Udaleko osoko bilkurak nahi dituenak hautatuko ditu, eta barrutiko Lehen Auzialdiko Epaitegiari jakinaraziko dio erabakia.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Eguesen, 2004ko azaroaren 18an._Alkate udalburua, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0417716