3. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

JAURRIETA

Onetsita udal zergetako tarifak, karga-tasak, indizeak eta portzentajeak, 2005. urterako

Jaurrietako Udalak, 2004ko azaroaren 15eko bilkuran, 2005. urterako udal zergetako karga-tasa, indize eta portzentajeak aho batez onestea erabaki zuen. Hona hemen:

.Hirilurraren gaineko kontribuzioa: egungo % 0,19tik % 0,20ra igoko da.

.Landalurraren gaineko kontribuzioa: egungo % 0,54tik % 0,56ra igoko da.

.Ur kontsumoaren prezio publikoa: egungo 0,24 euro/m³/urtea izatetik 0,25 euro/m³/urtea izatera pasako da, gehi BEZaren % 7 eta 6,01 euroko kuota finkoa, gehi BEZaren % 16, hornidura bakoitzagatik. Hartune berriaren prezioa: 30,05 euro.

.Mahuka bidezko ura igo egin da:

_Aziendarentzat: lehengo bera, 14 euro/urtea.

_Alor edo baratzeetan: lehengo bera, 7 euro/urtea.

_Aziendarentzat eta alor edo baratzeetan: lehengo bera, 21 euro/urtea.

.Saneamenduko tasa, 3 eurotik 4 eurora igoko da, gehi BEZaren % 16, hartune bakoitzeko.

.Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: orain arte bezala, gutxienekoa igorpenduko da, hau da, % 2.

.Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1 indizea segitzen du.

.Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: berdin segitzen du, hau da, Toki Ogasunei buruzko legeak ezarritako gutxieneko koefizienteak eta % 8ko karga-tasa.

.Etxeetako egur loteak: 18,43 euro, gehi 2004. urtean metatutako KPIa.

.Herrilarreak: behorrak: 7,67 euro/abelburua

behiak: 6,13 euro/abelburua; eta ardiak: 0,62 euro/abelburua, gehi 2004. urtean metatutako KPIa.

.Auzo-bideak mantendu eta zaintzeko tasa:

_Zerga honetan sartuta dauden traktore, etxebizitza eta motorren zerrendak zuzendu egin dira. Zerrenda hori herritarrei erakutsiko zaie, urtero bezala, erreklamazioak egin ahal izateko.

.Aziendaren, ibilgailuen, etxebizitzen eta landalurraren tasaren zenbatekoak lehengo berak izanen dira. Hona hemen:

_Behor azienda: 0,67 euro urtean abereen zentsuan dagoen buru bakoitzeko.

_Sei hilabetetik goitiko behi azienda: 0,67 euro urtean abereen zentsuan dagoen buru bakoitzeko.

_Sei hilabetetik goitiko ardi azienda: 0,08 euro urtean abereen zentsuan dagoen buru bakoitzeko.

_Etxebizitza, ibilgailuak dituena: 6 euro etxebizitza bakoitzeko.

_Traktoreak: 6,01 euro urtean zerrendan dagoen traktore bakoitzeko.

_Berrogeita hamar zentrimetro kubotik goitiko mendi motozikletak, Jaurrietako Udalak trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan sartuak: 6,01 euro.

_Landalurretako ondasun higiezinen katastro-balioaren gaineko % 0,11. Landalurretako ondasunen katastroko balioa Jaurrietako Landalurren Katastroan ageri duten balioa da.

_Landalurren eta Hirilurren gaineko kontribuzioa igorpentzeko behar den katastroko balioan 1.202,02 eurotara iristen ez direnak, ordaintzetik salbuetsita egonen dira.

.Hilerria: nitxoak 10 urtetarako lagatzea: dohainik izanen da jende guztiarentzat, kontuan hartu gabe Jaurrietan erroldaturik dauden ala ez. Berdin, hilarriak paratzeko.

Erabaki hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesa dutenek bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jaurrietan, 2004ko azaroaren 17an._Alkate udalburua, José Gabriel De Andrés Esandi.

Iragarkiaren kodea: L0417882