3. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

368/2004 FORU AGINDUA, abenduaren 23koa, Hezkuntza kontseilariak emana, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko hezkuntza ikuskatzaile izateko bi lanpostu merezimendu lehiaketa bidez eta zerbitzu eginkizunetan betetzeko deialdia behin betikoz ebazten duena.

Hezkuntza kontseilariak irailaren 17an eman 251/2004 Foru Aginduaren bitartez onetsi zen Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko hezkuntza ikuskatzaile izateko bi lanpostu merezimendu lehiaketa bidez eta zerbitzu eginkizunetan betetzeko deialdia.

Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emandako abenduaren 15eko 2083/2004 Foru Aginduaren bitartez, behin-behineko ebazpena eman da Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko hezkuntza ikuskatzaile izateko bi lanpostu merezimendu lehiaketa bidez eta zerbitzu eginkizunetan betetzeko deialdian, eta hautapen prozesuaren emaitzak agerian jarri dira.

Erreklamazioak eta ukoak egiteko irekitako epea amaitu delarik, eta haiek aintzat harturik, bidezko da hautapen deialdiaren behin betiko ebazpena onestea, deialdiaren zortzigarren oinarrian xedatutakoaren arabera.

Horrenbestez, apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuak emandako eskurantzekin bat eta Hezkuntza kontseilariak abuztuaren 22ko 382/2003 Foru Aginduaren bidez eman dizkidanak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko hezkuntza ikuskatzaile izateko bi lanpostu merezimendu lehiaketa bidez eta zerbitzu eginkizunetan betetzeko deialdian emandako behin betiko ebazpena onestea.

2. Antonio Miguel Albéniz Bratos jauna zerbitzu eginkizunetarako izendatzea, hezkuntzako ikuskatzaile lanpostua betetzeko, Euskarazko Haur eta Lehen Hezkuntza espezialitatean.

Giza eta Gizarte Zientziak (Euskal Hizkuntza eta Literatura) curriculum espezialitateko hezkuntzako ikuskatzaile lanpostua hutsik gelditu da.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Deialdi honen xede den lanpostuaren jabetza hartzea 2005eko urtarrilaren 10ean izanen da, zerbitzu eginkizunen egoeran.

5. Foru agindu honen kontra interesatuek gora jotzeko helegitea jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Foru agindu hau igortzea Idazkaritza Teknikora, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Atalera, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Hautapen Batzordera eta Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2004ko abenduaren 23an._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: F0419451