3. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

EULATE

Hasiera batez onetsirik Eulateko Udalaren Ezkondu gabeko bikote egonkorren erregistroa arautzen duen ordenantza

Eulateko Udalak, 2004ko azaroaren 9an egindako osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Eulateko Udalaren Ezkondu gabeko bikote egonkorren erregistroa arautzen duen ordenantza berria.

Aditzera ematen da, 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Espedientea udal idazkaritzan dago.

Eulaten, 2004ko azaroaren 11n._Alkatea, Angel María Martínez Remiro.

Iragarkiaren kodea: L0417838