3. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

L O N G I D A

Udaleko kideen ordainsariak eta bilkura-sariak

Longidako Udalak, 2004ko azaroaren 4an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

3. Ikusirik Udal honek 2003ko abenduaren 18ko osoko bilkuran hartu erabakia, osoko bilkuretara joateagatik zinegotziei honako sari hau emateari buruzkoa: 145 euro/bilkura, eta urtean gehienez ere 869 euro.

Hau erabaki da, aho batez, Francisco Javier Oliver Carte, Beatriz Gorráiz Echamendi, Maite Rey Arizcurren, Angel Fermín Lizarraga Aristu, Iciar Imirizaldu Zubillaga, Roberto Zazpe Bariain eta José Jacinto Armendáriz Olaverri jaun-andreek (7) aldeko botoa emanda:

1. Zinegotziek jasotzen duten osoko bilkuren saria aldatzea, 2005eko urtarrilaren 1etik aitzina. Orain 145 euro dituzte bilkura bakoitzeko, eta 869 euro gehienez urtean; aipatu egun horretatik aurrera, aldiz:

Zinegotziak: osoko bilkuretara joateagatik: 72 euro/bilkura, eta urtean gehienez ere 869 euro.

2. Erabaki hau Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Longidan, 2004ko azaroaren 11n._Alkatea, Francisco Javier Oliver Carte.

Iragarkiaren kodea: L0417646