3. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TAFALLA

7 zenbakidun ordenantza fiskaleko aldaketa onetsirik

Udalak, 2004ko urriaren 26an egin zuen osoko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Ikusirik Ekonomia eta Finantzen Alorrak 2004ko martxoaren 24an emandako txostena, 7 zenbakiko ordenantza fiskaleko tasak berrikusteari buruz; jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta establezimenduak irekitzeko lizentziak emateko tasak arautzen ditu ordenantza horrek.

Ikusirik Hirigintza Alorreko zuzendariak, Marta Jáuregui andreak, 2004ko irailaren 28an gai horri buruz emandako txostena, eta hor dagoen proposamena oinarri gisa harturik, hau erabaki da:

1. Hasiera batean onestea 7 zenbakidun ordenantza fiskaleko aldaketa, jarduera lizentzien espedienteen likidazioari eta jarduera lizentzien berrikuspenari dagokiena, tarte hauek kontuan izanik:

_50 metro karratu bitarteko lokalak: 478 euro.

_Hortik gora, 51tik 100 metro karratura arteko zatiagatik: 1,60 euro/m2.

_Hortik gora, 101etik 400 metro karratura arteko zatiagatik: 1,30 euro/m2.

_Hortik gora, 401etik 2.500 metro karratura arteko zatiagatik: 1,00 euro/m2.

_2.500 metro karratuko azaleratik gora: 0,80 euro/m2.

_Likidaziorik altuena: 5.000 euro.

2. Tasa honen esparruan 2004ko ekitaldian egindako likidazioak berrikustea, behar izanez gero 5.000 euroko likidazioa, altuena, aplikatzeko.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Tafallako Udalaren iragarki oholean ezartzea, gutxienez ere 30 egunetarako, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkez ditzaten.

4. Erabaki honen berri ematea Hirigintza Alorrari, Idazkaritzari, Aholkularitza Juridikoari eta Kontu-hartzailetzari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2004ko azaroaren 2an._Alkatea, María Teresa Mañú Echaide._Idazkaria, Amanda Acedo Suberbiola.

Iragarkiaren kodea: L0417641