143. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

RIBAFORADA

Aldaketa xehekatua hasiera batez onetsita

Ribaforadako Udalak, 2005eko azaroaren 16an egindako osoko bilkuran, aho batez, hasiera batez onetsi zuen Udal Planeko eremu homogeneo guztietarako aldaketa xehekatu bat, honako honi buruz: "Kalifikazioa: bizitegietarako lurzoru pribatua, non erabilera beheko solairuan eta lur gainekoetan bizitegiak baita, eta erabilera onartua beheko solairuan konponketako edo artisautzako lantegi txikiak, biltegiak, garajeak eta merkartaritzakoak, eta zilegi izanik lehenbiziko solairuan merkataritzarako erabilera izatea baldin eta beheko solairuan erabilera bera bada eta eremu publikotik sarbide zuzena".

35/2002 Foru Legean xedatutakoari jarraituz, erabakia jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesa dutenek espedientea azter dezaten eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Ribaforadan, 2005eko azaroaren 17an._Alkate udalburua, José A. Villafranca.

Iragarkiaren kodea: L0522572