143. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

RIBAFORADA

Borondatezko birzatiketa proiektuaren aldaketa hasiera batez onetsirik

Ribaforadako Udalak, azaroaren 16an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi du Ribaforadako Udal Planeko 17. eremu homogeneoaren borondatezko birzatiketa proiektua, "Promociones Ocec, S.A." enpresak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeko 151. eta 168. artikuluetan _76.ari dagokionez_ ezarritakoari jarraikiz.

Ribaforadan, 2005eko azaroaren 17an._Alkate udalburua, José A. Villafranca.

Iragarkiaren kodea: L0522571