143. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U Ñ A

Xehetasun azterlana oztopo arkitektonikoak ezabatzeko: Guelbenzu kalea 21-23-25, Guelbenzu zeharbidea 1-5-7 eta Julián Gayarre kalea 34-36-38-40-42. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2005eko urriaren 25ean, erabaki hau hartu zuen:

JOB 05-URRI-25 (7/UV).

"Ikusirik Antonio Gómez Couto jaunak, María Lascorz andrearen izenean, tramitera aurkeztutako agiria, espedientean jasotako txosten teknikoari jarraituz, erabaki da:

1._Hasiera batez onestea ondoko kaleetan oztopo arkitektonikoak ezabatzeko xehetasun azterlana: Guelbenzu kalea 21-23-25, Guelbenzu zeharbidea 1-5-7 eta Julián Gayarre kalea 34-36-38-40-42.

2._Erabakia jakinaraztea ukitutakoei eta espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Argitara bedi, halaber, hemengo egunkarietan.

Iruñean, 2005eko azaroaren 3an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0521751