143. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U Ñ A

Buztintxuriko 15.AC lurzatia Vinsari lagatzea, hirigintza, lurzoru eta etxebizitzen arloan Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak izenpetutako 2005eko programa garatu eta gauzatzeko

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2005eko urriaren 25ean, erabaki hau hartu zuen:

JOB 05-URRI-25 (4/UV).

"Ikusirik hirigintza, lurzoru eta etxebizitzen arloan 2005-2007 urteetan elkarrekin jarduteko plana, Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren eta Iruñeko Udalaren artekoa, eta Hirigintza Gerentziako Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuak 2005eko urriaren 14an eman txostenarekin bat, hau erabaki da:

1. Buztintxuriko 15.AC lurzatiko % 21,2151en jabetza beharrezkoa ez dela eta besterengarria dela deklaratzea eta Viviendas de Navarra, S.A.ri dohainik lagatzeko prozedurari ekitea, Buztintxuriko 15. etxe saileko erdiko espazioaren erabilera egokitzeko; hirigintza planeamenduan ezarritako erabilerak izanen ditu; alegia, Vinsaren jabetzako lurzatietan _lurzati mugakideetan_ eraikiko diren etxebizitza babestuekin lotutako erabilerak.

Lagapen hartzaileak bere kontura urbanizatuko ditu espazio libreak eta erabilera nahiz jabari publikoko bide sistema, aplikatzekoak diren planeamenduko determinazioekin bat.

2. Espedientea jendaurrean egonen da hamabost eguneko epean, iragarkiak argitaratuta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta bertako prentsan."

Iruñean, 2005eko azaroaren 3an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0521719