143. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LODOSA

Arau subsidiarioak-U.C.-2 unitate finkatua. Behin betiko onespena. Hirigintzako antolamendu xehekatuko determinazioen aldaketa

Udal honek, 2005eko azaroaren 3an egin osoko bilkuran, behar den aktan onetsiko dena ukatu gabe, ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Xedapen zatia osorik ematen da argitara.

Lodosan, 2005eko azaroaren 4an._Alkatea, Jesús María García Antón.

Osoko bilkuran hartutako erabakia:

1. Behin betiko onestea "Arau subsidiarioen aldaketa puntuala, Lodosako (Nafarroa) U.C.-2 unitatean" izeneko agiria, Florentino Fernández Galarreta eta José Esteban Llop Ruiz jaun nekazaritza-ingeniarien txosten teknikoaren arabera (827. ikus-onespena, 2005eko maiatzaren 12koa, Aragoi, Nafarroa eta EAEko nekazaritzako ingeniarien elkargo ofizialarena), dokumentazio osagarriarekin (1102. ikus-onespena, 2005eko ekainaren 16koa) eta dokumentazio osagarri horren eranskinarekin batera, hartako laugarren eta bosgarren planoen ordezkoak jarriz (1314. ikus-onespena, 2005eko uztailaren 8koa); horiek biak lehenbiziko txosten teknikoaren egileenak dira. Aldaketaren sustatzailea Valentín Medina Martínez jauna da eta haren xedea da katastroko 1. poligonoko 1092, 1093 eta 1094. lurzatien barne lerrokadura aldatzea eta, orokorki, hiri lurzoruko U.C.-2 unitate finkatuaren barrenean sartzen diren lurzati guztiei onartzea lurzatiaren azalera osoa okupa dezaten beheko solairuko eraikuntzarekin; hori dena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeko 79.3 artikuluan, 74. artikuluari dagokionez, ezarritakoari jarraikiz, egindako arkitektura txostenekin eta bere oinarriekin bat.

2. Behin betiko onespeneko erabaki honen xedapen zatia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta dokumentazio teknikoaren ale bat eta tramitazio ziurtagiriak Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Departamentura igortzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluari jarraikiz, eta sustatzaileari jakinaraztea.

3. Erabaki hau irmoa da bide administratiboan eta beraren kontra errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahalko da, hautara:

1._Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtsoa ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2._Hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

3._Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Iragarkiaren kodea: L0521718