143. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Berroetako hiri lurzoru finkatuko 77. poligonoko 24. lurzatiaren xehetasun azterlana hasiera batez onetsirik

Baztango Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2005eko urriaren 21ean egin bilkura arruntean, ondoko hau erabaki zuen, besteak beste:

Hasiera batez onestea Berroetako hiri lurzoru finkatuko 77. poligonoko 24. lurzatiaren xehetasun azterlana, Laborra jaun arkitektoak prestatua eta EHAEOk 2005eko irailaren 23an ikus-onetsia. Azterlana horretarako espresuki irekitako espedientean dago eta Hermanos Iturralde Elicechek sustatu du.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 76. artikuluetan eta arlo horretan indarrean diren gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proiektua Udaleko bulegoetan aztertu ahalko da, bai eta bidezko juzgatzen diren nahi beste alegazio aurkeztu ere.

Elizondon (Baztan), 2005eko urriaren 27an._Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0521678