143. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Zaldubia Irurita poligonoko UE-2 exekuzio unitatearen xehetasun azterlana hasiera batez onetsita

Baztango Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2005eko irailaren 30ean egin bilkura arruntean, ondoko hau erabaki zuen, besteak beste:

Hasiera batez onestea Baztango Udal Planeko Zaldubia poligonoko UE-2 exekuzio unitatearen xehetasun azterlana, Oteiza jaun arkitektoak prestatua 2005eko abuztuko datarekin eta EHAEOk 2005eko abuztuaren 30ean ikus-onetsia. Azterlana horretarako espresuki irekitako espedientean dago eta Inmobiliaria Mendinueta, S.L.k, Severo Galarregui Gortari jaunak eta Juan Miguel Arraztoa Zubiri jaunak sustatu dute. Azterlanak Udaleko zerbitzu teknikoek 2005eko irailaren 21ean luzatutako txosteneko zehaztapenak jasotzen ditu, zeinaren kopia eransten baita, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak sor ditzan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 76. artikuluetan eta arlo horretan indarrean diren gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proiektua Udaleko bulegoetan aztertu ahalko da, bai eta bidezko juzgatzen diren nahi beste alegazio aurkeztu ere.

Elizondon (Baztan), 2005eko urriaren 27an._Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0521677