143. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Elizondoko lurzoru urbanizagarriko AR-8 banaketa eremuko Plan Partziala hasiera batez onetsita

Baztango Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2005eko abuztuaren 26an egin bilkura arruntean, hau erabaki zuen 19. puntuan:

1. Hasiera batez onestea Elizondoko lurzoru urbanizagarriko AR-8 banaketa eremuko Plan Partziala, Soler eta Peralta jaun arkitektoek prestatua eta EHAEOk ikus-onetsia 2005eko ekainaren 27an, horretarako espresuki irekitako espedientean dagoena, Comercial Urteaga Hermanos, S.A. enpresak sustatu baitu, inola ere aurreratu gabe Udal honek behin betiko onespenari buruz izan dezakeen iritzia.

2. Espedientea jendaurrean egonen da arauzko denboran, indarra duen legedian horretarako ezarritakoaren arabera.

3. Interesatuei jakinaraztea, aztertu eta bidezko alegazioak egin ditzaten.

4. Sustatzaileari eskatzea, argitaratu baino lehen, ukituak gerta daitezkeen jabe mugakideen zerrenda aurkez dezan, haiei banan-banako jakinarazpena igorri ahal izateko.

5. Sustatzaileari jakinaraztea Udalaren zerbitzu teknikoek emandako txostena, 2005eko abuztuaren 22ko data duena, jakin dezan eta gainerako ondorioetarako.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Elizondon (Baztan), 2005eko urriaren 27an._Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0521674